XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sal-erosketarako publizitateak ere sortu du beste izkera bizi bat.

Eta ludiko gertaera guziak une bertan zabaltzen or degu urrutikuskin edo TV ere.

Baña oien danen artean ederrena, besteen oñarria ta beste danak baño apañagoa degu Zinea.

a) Zinea zer dan era askotara erakutsi izan digute.

Asieran Pisikako experimento bat besterik zanik etzuan iñork uste.

Gero, ez jakin batzuen jolas bat baño etzala esan zuten jakintsuak.

Askok ez dute, geroztik zinean gizonaren igespide bat besterik.

Baña oien danen gañetik zinea izkera bat baño ez da, ta bizia, polita eta altsua gañera!.

Dabiltzan irudien izkera.

Zinearen irudiak ez bakarrik datoz bata bestearen ondoren, baizik irudi bakoitza aurrekoagandik erabakia dator eta ondorengoa erabakitzen ari da.

Ta era ortan, gizonen gertaeraren bat agertzen digu.

Gertaera onetan gizonaren barrua azaltzean, leku berezi bat sortzen du gañera, gertaerari ta lekuari iraupen bat emanaz.

Zineak ez du ez soiñurik eta ez beste laguntzarik bear gauzak adierazteko, baña ez ditu ala ere bazter batera uzten.

Zinean orrela irudiak dira beti nagusi beste gañerako morroi danen artean.

Irudia ta bere adierazia berdiñak diranez ezin arkitu orrelako ikurrik izkera baterako.

Eta, gañera, irudia bertatik edo urrutitik artuaz, goraka edo beraka begiratuaz, gauzak irudiaren alde batean edo bestean jarriaz, gure burutasunak besteei adierazteko indar berri bat degu gure eskuan.

Irudi utsen almen oietzaz gañera, bata besteekin alkartzean, berezko adieraziaz gañera alkartasun ortatik beste adierazpen berezi berri bat ere sortu leike.

Ori da MONTAJEaren lana ta aberastasuna.

Ortik, berriz, sortu oi da RITMO edo neurkera zati bakoitzari bere pondua emanaz eta pelikula osoari ere bere tankera ezarriaz.

Era orretan irudiak izkera bat sortzeaz gañera ontasun eta edertasun aundi bateraño eldu litezke, erti berezi bat lortzeraño: zazpigarren ertia.

b) Zineak, ordea, ba ditu bere zailtasun bereziak gure gogamenak azaltzeko.

Gure gogamenak abstraktoak dira, irudiak berriz konkretoak.

Ez da errez irudi konkretoen bidez abstrazioa agertzea.

Baña ortarako zinearen gogamenak gizon edo emakume biurtzen dira eta beren bizi, egintza ta esanen bidez zineak dio bere irudietan berez egon ezin leikean dana.

Orregatik bildur gabe esan leike ez dagola gaur gizonen artean zineak azaldu ezin leikean gauzarik.